ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Carta Urgente

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Internacional Nacional Urgente

Kalitatea eta azkartasuna entregaren informazioarekin.

Bidal itzazu dokumentuak edo merkantziak izaera urgentearekin hartzailearen etxera egun baliodun bateko epean eta jaso informazioa entregatzen denean (bidalketa nazionalak).

  • Arloa: Nazionala (Espainia eta Andorra) eta Nazioartekoa.
  • Pisua: 500 g arte bidalketa nazionaletan eta 2 kg arte nazioarteko bidalketetan.
  • Epeak: 24 ordu.
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidal itzazu dokumentuak edo merkantziak izaera urgentearekin hartzailearen etxera egun baliodun bateko epean eta jaso informazioa entregatzen denean (bidalketa nazionalak).

-1. eremua: Europa (Groenlandia barne).

-2. eremua: Gainontzeko herrialdeak. Zerbitzu hau Austrian, EEBBtan eta Frantzian ez da eskaintzen.

 

Ezaugarri fisikoak:

Gutxieneko neurriak:  Gutunazala edo kaxa: 14 x 9 cm Biribilkia/hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri handienak ezin du 10 cm baino gutxiago izan. 

Gehieneko neurriak:

  • Nazionala: 23,5 x 12 cm gehieneko 10 mm-ko lodierarekin.
  • Nazioartekoa: Luzera+altuera+zabalera = 90 cm, eta handienak ezin du 60 cm baino gehiago izan.

Pisua:

  • Nazionala: 500 g arteko gutun urgentea
  • Nazioartekoa: 2 kg arte

Egokitzapena:

-Nazionala:

Gutun urgenteek identifikatzen dituen etiketa itsaskor bat izango dute eta honek ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Barra-kodea dute entregari buruzko informazioa emateko xedez.
  2. Etiketaren zati bat gutunean jarri aurretik kendu behar den frogagiria da. Bertan, entrega kontsultatzeko erreferentzia adierazten da.
  3. Ohizko etiketa gorria jarri da, “gutun urgentea” hitzekin. Beraz, ez da beharrezkoa hau etiketa bitartez adieraztea edo zuzenean gutunazalean idaztea. Etiketa hau gutunazalaren aurrealdeko goiko albo ezkerrean jarriko da.

Bilgarria: Bezeroak, edukiaren segurtasuna bermatzen duten gutunazal eta bilgarriak erabili ditzake.

Xede honekin, Correosek bilgarri modelo ugari eskaintzen dizkizu, zure premietara egokitzen direnak: gutunazalak, kaxak, aurretiaz ordaindutakoak, etab. Bidalketa ixten denean, igorlearen eta hartzailearen datuak bilgarrian toki ikusgarri batean jarri beharko dira.

Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako eta eduki komertziala duten gutunek, DA 1 inprimakia betea eramango dute. 

-Nazioartekoa:

Bidalketaren aurrealdeko goiko ezkerreko angeluan EXPRÉS etiketa jarri (gorri kolorean eta letra larrietan)

Eduki komertzialeko gutunak: Eduki komertziala duten atzerrira helbideratutako gutunei CN22 etiketa erantsiko zaie, aduanako zereginetarako.

 

Entregatzeko epeak:

-Nazionala: 24 ordu (16:00ak baino lehen utzitako posta, jatorri eta helmugatzat hiri handiak baditu).

-Nazioartekoa:

  • Europa: 1-3 egun Europan (batezbesteko epea, jatorriaren eta helmugaren arabera alda daiteke).
  • Gainontzeko helmugak, herrialdearen arabera.

 

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.

Carta Urgente
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan