ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa (EEZB) Zerbitzua

Enpresei gure herrialdeko Administrazio publikoei dokumentu digitalizatuen berehalako bidalketa eta erregistroa egitea ahalbidetzen dien zerbitzua.

Digitaliza daitezkeen dokumentuen bidalketa zerbitzu honi atxikita dagoen Estatu espainiarreko edozein Administrazio publikora zuzendua.

  • Arloa: Nazionala.
  • Epeak: Berehalakoa.
Correos

Nork merkaturatzen du

Enpresei gure herrialdeko Administrazio publikoei dokumentu digitalizatuen berehalako bidalketa eta erregistroa egitea ahalbidetzen dien Administrazioaren zerbitzua da. 

Digitaliza daitezkeen dokumentuen bidalketa, zerbitzu honi atxikita dagoen Estatu espainiarreko edozein Administrazio publikora zuzendua. 

Dokumentuak helmuga administraziora igortzen dira formatu elektronikoan, eskaneatu eta Correoseko langileek behar bezala alderatu ondoren.

Ezaugarri fisikoak:

Digitalizazioaren balioztatzea honakoen bermatzen dute: erregistroa burutzen duen langileak egindako alderatze eta balioztatze prozesua, aplikazioaren bidez sinadura elektronikoarekin ziurtatutakoa, eta horrez gain, aplikagarriak diren arau teknikoen datuen formatu eta egituraren erabilerak (NTI SICRES 3.0 eta eratorriak) eta 200 dpi-ko beharrezko gutxieneko erresoluzioak.

 

ORVE (Erregistro Bulego Birtuala) Zerbitzuaren ezaugarriak: 

  • Administraziora sarbide unibertsala.
  • Konfiantzazko harremana.
  • Erraztasuna.
  • Segurtasuna.
  • Denbora aurreztea.
  • Trazabilitatea.
  • Balio erantsia.

Jardunbide Logistikoa:

Zerbitzu honen bidez dokumentu bat bidaltzeko, herritarrak Correosen Posta-bulego batera jo beharko du erregistratu nahi duen eta Administrazio Publikoari igorri nahi dion jatorrizko dokumentuarekin.

Correosen posta-bulegoak herritarrek eta enpresek aurkezten dituzten dokumentuen igorle izango dira soilik, hauen sarrera jasota utziko dute erregistro aplikazioan, besterik ez, eta Administrazioaren Unitate eskudunera bidaliko dituzte, zerbitzuaren bitartez.

Correosen posta-bulegoek ez dituzte herritarrek aurkeztutako dokumentuen originalak edo kopiak gordeko, segurtasun arrazoiak direla medio eta DPBL betetzeko.

Erregistro Elektroniko prozesuak 7 urrats ditu:

1. Prestaketa: Prozesuaren atal honetan, dokumentazioa aurkezten den formatuak eskaneatzea baimentzen duen egiaztatzen da (koadernaketak, klipak, grapak, narriadura, etc.). Zerbitzura sarbidea baimendu dadin ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • A4 formatuko dokumentuak, bistan eta ertz lauekin.
  • Correoseko langileek ez dituzte A4 baino handiagoak diren dokumentuak fotokopiatuko, ezta dokumentu originalaren egiazkotasuna arriskuan jar dezakeen beste edozein elementu.
  • Ez dira dokumentu elektronikoak onartuko.
  • Correosen posta-bulegoetan ez da, orrialdeak aske uzteko, inolako koadernaketa mota maneiatuko.
  • Digitalizatzeko momentuan, honen izaera edo egoerarengatik, dokumentuarentzat arrisku bat suposa dezakeen dokumenturik ez da digitalizatuko (tipula papera, kartoia...).
  • Correosen posta-bulegoetan herritarrek aurkezten dituzten dokumentu guztiak originaltzat hartuko dira.
  • Posta-bulegoetako langileek ez dute jakin beharko dokumentu bat digitalizatzeko salbuetsita dagoen izaera juridikoa edo beste edozein izaera dela eta.

2. Maneiua: Urrats honetan herritarrak dokumentazio fisikoa erregistro elektronikoari gehitu nahi dion ikusten da, baita eskaneatu ezin diren beste elementuak ere (CDak, zintak, disketeak, etab.). Mota honetako elementurik balego, dokumentazioa edo objektu fisiko hauek gutun ziurtatu bidezko bidalketa erantsi batean egiteko aukera eskainiko da. Honi, produktu honentzat ezarritako tarifak aplikatuko zaizkio. Horretaz gain eta zerbitzuaren balio erantsi bezala, Correosen CD kodea jarriko da "Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa (EEZB) Zerbitzua"-n erantsitako fitxategiaren eranskinaren iruzkin atalean, helmugako administrazioak ziurtagiriaren egoera traza ahal dezan.

3. Digitalizazioa: Erregistratuko den dokumentua prestatua dagoenean, digitalizatu egingo da, bulegoan erabilgarri dauden eskanerrak erabiliz.

4. Parekatzea: Dokumentua digitalizatu denean, orrialde guztien edukia berrikusiko da, kalitatea bermatuz, irakurri daitezkeela ikusiz, eta aurkeztutako originalei ziurtasunez dagokiela ziurtatuz.

5. Kobrantza: Herritarrari fakturazioa egingo zaio Correosen onarpen aplikazioaren bitartez, horretarako zehaztuta dauden kontzeptu eta tarifak erabiliz.

6. Erregistroa: Dokumentua parekatu denean MINHAPen "Erregistro Elektronikoa Administrazio Publikoentzat" Portalera joko da eta bertan, bezeroak aurkeztutako eta digitalizatutako dokumentazioa erregistratuko da. Bertan bai erregistratzen duen herritarraren edo enpresaren datuak, bai erakunde hartzailearen datuak erregistratuko dira ere. Correosek era elektronikoan sinatuko du erregistro hau, horrela, Erregistroaren onarpen prozesuari bermea emanez.

7. Frogagiriaren jaulkipena: Erregistroa burutu izanaren froga bezala, bezeroak, " Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa (ORVE) Zerbitzua"-ren frogagiri ofizial bat jasoko du, egindako erregistroaren ziurtagiri moduan.

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.

Partekatu zure sareetan