ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Liburuak

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Nacional/Internacional Envío de publicaciones

Argitaratze-sektorearentzako soluzio ekonomikoak.

Paperean, euskarri bideografikoan zein fonografikoan dauden liburuak bidaltzea, argitaratze-enpresek, banatzaileek edo baimendutako ikastetxeek egindakoak, baldin eta azalean agertzen dena baino publizitate gehiagorik ez badute.

  • Arloa: Nacional (incluido Andorra) e Internacional (países que lo admitan).
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: Helmugaren arabera.*
  • Tarifa: 0,47 €-tik aurrera, zergak aparte
Correos

Nork merkaturatzen du

Koadernatuta nahiz faszikulutan banatuta dauden liburuak bidaltzea, argitaratze-enpresek, banatzaileek edo baimendutako ikastetxeek igorritakoak, baldin eta azalean agertzen dena baino publizitate gehiagorik ez badute.

Xede horretarako erabiltzen den material bideografikoa eta fonografikoa ere hartzen du barnean.

Ez da gutxieneko bidalketa kopururik eskatzen. 500 gramora arteko bidalketak hartzailearen etxeraino eramango dira doan.

500 gramotik gorako bidalketetan, Correosek ohar bat utziko dio hartzaileari, hark posta-bulegoan jaso dezan.

Correosek liburuen argitaletxe eta banatzaile txikiei lagundu nahi die beste urte batez, PostLibris programaren bidez. Programa horrekin, beherapena egingo da "Liburuak" eta "Paq Estandarra   Entrega Bulegoan" izeneko bidalketen tarifa nazionalean kontraturik izan gabe Correosen Más Cerca Txartela duten bezeroentzat, beren bidalketak gure edozein bulegotara eramaten dituztenean. Informazio gehiago duzu Ezaugarriak izeneko fitxaren deskargen atalean topatuko duzun dokumentuan edo gure edozein bulegotan.

Eremua:

Nazionala:

-A eremua: jatorrizko udalerrian barnera, probintzietako hiriburuetara, Correosen administrazioak dituzten udalerrietara eta Correosek zehaztutako 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietara zuzendutako bidalketak.

Destinos Poblaciones Zona A   PDF  (67 KB)

-B eremua: gainerako helmugak.

 

Nazioartekoa:

-1 eremua: Europa, Groenlandia barne 

-2 eremua: zerbitzua eskaintzen duten gainerako herrialdeak.

 

Ezaugarri fisikoak: 

Gehieneko neurriak: Gutun-azala edo kutxa: Luzera + altuera + zabalera = 90 cm; neurririk handiena ezin da 60 cm baino handiagoa izan. Biribilkia/hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri handienak ezin du 90 cm baino gehiago izan.

Gutxieneko neurriak: Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm-ko tamainan. Biribilkia/hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri handienak ezin du 10 cm baino gutxiago izan.

Pisua: 2 kg arte.

 

Bidalketen harrera dela eta: 

  • Ez da beharrezkoa gutxieneko kopuru bat eramatea bidalketa bakoitzean.
  • Honelako bidalketa txikiak Correosen edozein bulegotan egin daitezke. Bidalketa handiak egiteko, Correosen Onarpen Masiboak Hartzeko Zentroetara jo beharko da. Probintzia guztietan daude.
  •  Argitaletxeak, liburuen sektoreko banatzaileak, akademiak eta urrutiko ikastetxeak diren  bezeroek baino ezin izango dute “Liburuak” delakoaren posta-tarifa erabili. Produktua erabiltzeko ez da Correosen berariazko baimenik behar; hala ere, enpresa-jarduera horietako edozeinetan diharduela frogatu beharko du bidalketen igorleak, dokumentazio ofiziala dela bide.

 

Entrega-epeak:

- Nazionala: 2 eta 6 egun baliodun bitartean (bidalketen %95a 6 egun baliodunetan). Bidalketak 16:00ak baino lehen utzita arratsaldeko txanda duten bulegoetan, eta 14:30ak baino lehen, berriz, goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

-Nazioartekoa:

  • Europa: 6 eta 8 egun baliodun bitartean (batez besteko epea jatorriaren / helmugaren arabera).
  • Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu, eskatu informazioa.

Liburuak
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan