ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Retorno Premium Online

Zure bezeroen itzultzeak kontrolatu, haientzat kostu gehigarririk gabe.

Edozein Enpresari aldez aurretik Correosek entregatu dituen merkantziak bezeroengandik berreskuratzea ahalegintzen dion Paketeria Zerbitzua da, bezeroentzat kostu gehigarririk gabe.

  • Arloa: Nazionala eta Andorra.
  • Pisua: Gehienez 30 kg. Pisu bolumetrikoa 60 kg.
  • Epeak: 48 ordutik.*
Correos ExpressCorreos

Nork merkaturatzen du

Edozein Enpresari aldez aurretik Correosek entregatu dituen merkantzien itzultzeak kontrolatzea bermatzen dion Paketeria Zerbitzua da. Horrez gain, bezeroentzat itzultze- eta aldaketa-politika bikaina ziurtatzen du.

Paketeria zerbitzu honek, merkantzia modu eraginkor eta hobeezinean berreskuratzea ahalbidetzen du, bezeroentzat kostu gehigarririk gabe.

Gainera, enpresak bezeroek itzultzeak burutu ditzaketen muga-eguna kontrolatu ahal izango du, bidalketa hauek aseguratu eta euren bezeroen bidalketentzat Correosen bilgarriak kontratatu.

Zerbitzu honekin, era gehigarrian “Entrega con Recogida” zerbitzua kontratatzeko aukera dago, edozein enpresari edozein dokumentazio edo merkantzia mota aldi berean entregatzea eta jasotzea ahalbidetzen diona, edozein ekintza osagarri gauzatzeko aukerarekin (itzultzearen edukiaren egiaztapena, kontratuak sinatzea, eman-agiria itzulketa, etab.).

Enpresa bat bazara eta Paq Retorno Premium-ek eskaini diezazkizukeen abantailak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan gure Zerbitzu Komertzialekin. Haiek eskaintza pertsonalizatu bat egingo dute eta kontratua duten bezeroentzat dauden zerbitzu gehigarri esklusiboak aurkeztuko dizkizute.

 

Ez ezazu posta-bulegoan denborarik gal eta presta itzazu bidalketak ordenagailutik soilik lau urrats jarraituz:

Bidalketen Identifikazio zerbitzuak, bidalketen zerrenda osatzen duten paketeen eta hauen hartzaileen doako enumerazioa eta identifikazioa egitea ahalbidetzen du. Bidalketa zerrenda baten alta egin nahi baduzu, joan zaitez zerrenden altara.

 

Ezaugarri fisikoak:

Gehieneko neurriak:

  • Gutunazala/Kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 210 cm, eta alde luzeenak ezin du 120 cm baino handiagoa izan.
  • Biribilkia/hodia: Luzera = 120 cm Diametroa = 30 cm

Gutxieneko neurriak:

  • Gutunazala/Kaxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia/hodia: Alde luzeenak gutxienez 10 cm neurtuko du. Gainera, luzera + diametroaren bikoitzak, gutxienez 17 cm-koa izan beharko du.

Tamaina handiko bidalketei pisua/bolumena irizpidea aplikatuko zaie (167 kilogramo / metro kubiko), honako formularen arabera: Luzera x zabalera x altuera (zentimetrotan) / 6.000.

Pisua:

Gehienez 30 kg. Pisu bolumetrikoa 60 kg.

 

Jardunbidea:

Lor ezazu Paketeria itzulketa zerbitzua 5 urrats errazen bitartez:

  • Hauta ezazu bidalketa Correosek aurretiaz egindako bidalketa bati lotuta dagoen edo bidalketa banandu bat den.
  • Aukera ezazu Correosek bidalketa egiteko bilgarria hornitzea nahi duzun, zure kontratuan zordunketa bidez.
  • Aurretiaz egindako bidalketa bati lotuta badago, sar ezazu honen kode identifikatzailea.
  • Correosen aurretiaz egindako lotutako bidalketarik ez badago, sar itzazu beharrezko datuak.
  • Inprima itzazu etiketak eta bidal iezazkiozu itzulketa bidalketaren igorleari, honek posta-bulegora eraman ditzan. Hala nahiago baduzu, irgorleak Correosen edozein posta-bulegora jo dezake eta han emango dizkiote bidalketa-kodea adieraziz.

 

Beste ezaugarri batzuk:
 
  • Entrega sinadura bidez egiten da.
  • Zure bezeroak Correosen Posta-bulegoen sare osoa izango du bidalketa bueltan bidaltzeko.
  • Itzulera bidalketaren erabateko kontrola, honen trazabilitate osoari esker.
  • Itzulera bidalketaren balio epea ezartzeko aukera.
  • Itzulera bidalketa egiteko zure bezeroen eskura bilgarriak jartzeko aukera.
  • Erabili ahal izateko, jar zaitez harremanetan gure Zerbitzu Komertzialekin, 902.197.197 zenbakira deituz.

 

Bermeak: Bermeak hasierako bidalketakoaren berberak dira, entregatzeko epea izan ezik.

 

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.
Paq Retorno Premium Online
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan