ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Retorno

Zure bezeroen itzultzeak kontrolatu, haientzat kostu gehigarririk gabe.

Edozein Enpresari aldez aurretik Correosek entregatu dituen merkantziak bezeroengandik berreskuratzea ahalegintzen dion Paketeria Zerbitzua da, bezeroentzat kostu gehigarririk gabe.

  • Arloa: Nacional y Andorra.
  • Pisua: 30 kg gehienez. Pisu bolumetrikoa: 60 kg.
  • Epeak: 48 ordutik.*
Correos ExpressCorreos

Nork merkaturatzen du

Edozein Enpresari merkantzien itzultzeak kontrolatzea bermatzen dion Paketeria Zerbitzua da. Horrez gain, bezeroentzako itzultze- eta aldaketa-politika bikaina ziurtatzen du.

Paketeria zerbitzu honek merkantzia modu eraginkor eta hobeezinean berreskuratzea ahalbidetzen du, bezeroari kostu gehigarririk eragin gabe.

Gainera, bezeroek itzultzeak egiteko muga-eguna kontrolatu ahal izango du enpresak, bai eta bidalketa horiek segurtatu eta euren bezeroen bidalketentzat Correosen bilgarriak kontratatu ere.

Enpresa bazara eta Paq Retorno  delakoak eskain diezazkizukeen abantailak ezagutu nahi badituzu, jarri harremanetan Merkataritza zerbitzuekin. Haiek arduratuko dira eskaintza pertsonalizatu bat egiteaz eta kontratua duten bezeroek eskuratu ditzaketen bestelako zerbitzu esklusiboen berri emateaz.

Aurreztu denbora bulegoan eta presta itzazu bidalketak ordenagailutik soilik lau urratsetan:

Bidalketen Identifikazio zerbitzuak aukera ematen du bidalketen zerrenda osatzen duten paketeen eta horien hartzaileen enumerazioa eta identifikazioa doan egiteko. Bidalketa zerrenda baten alta egin nahi baduzu, joan zaitez zerrenden altara.

 

Ezaugarri fisikoak:

Gehienezko neurriak:

  • Gutun-azala/kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 210 cm; alderik luzeena 120 cm luze izango da gehienez ere.
  • Biribilkia/hodia: Luzera = 120 cm. Diametroa = 30 cm.

Gutxieneko neurriak:

  • Gutun-azala/kaxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia/hodia: Alde luzeena gutxienez 10 cm luze izango da. Gainera, luzera + diametroaren bikoitzak, gutxienez 17 cm-koa izan beharko du.

Tamaina handiko bidalketei pisua/bolumena irizpidea aplikatuko zaie (167 kilogramo / metro kubiko), honako formula honen arabera: Luzera x zabalera x altuera (zentimetrotan) / 6.000.

Pisua:

30 kg gehienez. Pisu bolumetrikoa: 60 kg.

 

Operatiba:

Lor ezazu Paketeria itzulketa zerbitzua 5 urrats errazen bitartez:

  • Adierazi aurrez Correosen egindako bidalketa batekin zerikusia duen ala ez.
  • Aukeratu bidalketaren paketatzea Correosek egitea nahi duzun (zure kontraturako karguarekin).
  • Aurreko bidalketa bati lotuta baldin badago, idatzi haren identifikazio kodea.
  • Correosen lotutako beste bidalketarik ez badago, idatzi bidaltzeko beharrezkoak diren datuak.
  • Inprimatu etiketak eta helaraz iezazkiozu itzulera bidalketaren igorleari, bulegora eramateko. Nahi izanez gero, igorlea Correosen edozein bulegotara joan ahalko da, eta bidalketa kodea emanda jasoko ditu etiketak.

 

Beste ezaugarri batzuk:
 
  • Entregatzean sinatu egingo da.
  • Zure bezeroak Correosen bulego sare osoa du eskura itzulera bidalketa uzteko.
  • Itzulera bidalketa erabat kontrolatu daiteke, segimendu osoa egin baitaiteke.
  • Itzulera bidalketaren indarraldia finkatzeko aukera.
  • Itzulera bidalketarako zure bezeroei bilgarriak eskaintzeko aukera.
  • Erabiltzeko, jarri harremanetan gure Merkataritza zerbitzuekin, 902.197.197 zenbakira deituta.

 

Bermeak: Bermeak hasierako bidalketakoaren berberak dira, entregatzeko epea izan ezik.

 

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan