ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Gutun Urgente Ziurtatua

Hartzailearen edo baimendutako pertsonaren sinaduraren bitartez jaso izana bermatzen duten entregak.

Bidali dokumentu garrantzitsuak: kontratuak, sinatutako aurrekontuak, etab.

  • Arloa: Nacional (España y Andorra).
  • Pisua: 2 kg arte
  • Epeak: 24 ordu*.
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidalketek erregistraturik zirkulatzen dute eta banaka identifikatzen dira aurrealdean duten etiketan agertzen den barra-kodearen bitartez.

Produktu honek honakoa bermatzen du:

  • Bidalketak hartzailearen etxean entregatzen direla sinadura bidez. Entrega ezin bada gauzatu, postontzian ohar bat utziko dela adierazitako bulegoan jasotzeko, han hamabost egunez zerrendan geldituko delarik.
  • Bezeroak doan kontsulta dezakeela bere bidalketen jarraipen eta kontrola, honako web orrialdeko bidalketa bilatzailea erabiliz: www.correos.es.
  • Premia bakoitzaren arabera, zenbait zerbitzu gehigarri kontrata ditzakezu.

Ziurtatutako bidalketetan URGENTZIA izaera gehitu daiteke. Produktu honek, arestian aipatutakoaz gain, bidalketak ahalik eta urgentziarik handienarekin bideratuko direla bermatzen du.

Ezaugarri fisikoak:

Gehieneko neurriak:

  • - Gutun-azala edo kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm, eta neurri handienak ezin du 60 cm baino gehiago izan.
  • - Biribilkia / hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri handienak ezin du 90 cm baino gehiago izan.

Gutxieneko neurriak:

- Gutun-azala edo kaxa: 14 x 9 cm.

- Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri handiena ezin da 10 cm baino gutxiago izan.

Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Pisua:

- 2 kg arte.

 

Jardunbide Logistikoa bidalketa urgente ziurtatuentzat:

“ZIURTATU URGENTEA” hitza (edo ohizko etiketa) bidalketaren aurrealdeko goiko ezkerreko angeluan jarri behar da.

 

Bermeak:

Bidalketa galdu edo desbideratzen bada: 30 €.


Entrega-epeak:

24 ordu (16:00ak baino lehen utzitako posta, jatorri eta helmugatzat hiri handiak baditu).

*Aurreikusitako epea bidalketa nazionalen % 90ean (Correosek ez du kalte-ordainik ematen entregatzeko epea ez betetzeagatik).

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu, eskatu informazioa.

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...