ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos Sampling

Ezin hobea:

Bases de Datos Online Captura de Información

Correos Sampling-i esker, marketin-estrategia bat diseina dezakezu emozioan eta esperientzia bat sortzean oinarrituta.

Kontsumitzaileengan eragina sortzeko irtenbide osatuena da. Correos Sampling-ek lagundu egiten dizu ekosistema digitalean zure burua ezagutarazten, zure produktuaren lagin bat bidalita.

  • Arloa: Nacional.
Correos

Nork merkaturatzen du

Correos Sampling Correos-en zerbitzu berria da kontsumitzaile potentzialekin zuzenean harremanetan jartzeko. Zure proiektua argitara dezakezu www.correossampling.com webgunean, eta zure publiko objektiboari hobekien egokitzen zaizkien erabiltzaileak hautatu ditzakezu, erabiltzaileek adierazitako interes, lehentasun edo kontsumo-ohitura edo kokapen geografikoaren arabera, besteak beste.

Gainera, Correos Sampling-en bezeroak fideliza ditzakezu, deskontu-kupoiak argitaratuta. Promozioa argitaratuko dugu tarte jakin batean, zeuk erabakitzen duzun deskarga-mugarekin. Zuk jartzen duzu eskaintza eta guk publikoa.

Correos Sampling erakusleiho bat da zure markaren ospea eta bezeroen engagement edo fidelizazioa handitzeko. Correossampling.com webguneak hilean bisita asko jasotzen ditu, jakinarazpenak bidaltzen dizkiegu erabiltzaileei proiektu berriei buruz, iruzkin asko ditu sare sozialetan, eta, garrantzitsuena, harpidetutako erabiltzaile asko ditu, zure negozioa ezagutzen ez zuen jende gehiagorengana iristeko edo zure kontsumitzaileek kaleratzen dituzun produktuak ezagut ditzaten, edo promozio berrietarako sarbidea izan dezaten, salmentak handitzeko.

Correos Sampling kanal bat da erabiltzaileak eta enpresak konektatzeko eta haien arteko lankidetza sustatzeko. Izan ere, enpresek iruzkinak jasotzen dituzte produktuak merkaturatu baino lehen eta ondoren, euren nobedadeak jakinarazten dituzte eta promozioak errazten dituzte. Guzti hori modu pertsonalizatuan egiten da, produktuetan interesa duten bezeroentzat. Gaur egun, kontsumitzaileek aldatu egin dute jarrera, eta eragile pasibo bat izatetik proaktiboak izatera pasatu dira. Lehen, kontsumitzaileek euren iritzia jakinarazten zuten medio digital eta sozialen bidez, eta markek entzun egiten zieten; orain, ordea, elkarlaneko marketinaren bidez, kontsumitzailea da elementu nagusia. Hori dela eta, Correosen baliabide berri bat proposatzen dizugu: erabiltzaileak markekin lan egiteko prest daude, produktu hobeak ekoizteko edo horiek hobetzeko eta erabiltzaileen nahiak asetzeko.

Correosek 360ko irtenbide bat eskaintzen die enpresei, balio-katearen barruan dauden zerbitzu guztiekin; hau da, segmentazio egokia, kualifikatutako erregistroak, komunikazioa laguntzeko paketatzeak eta materialak, banaketa eraginkorra eta informazio-itzulketa fidagarria.

Correos Sampling-ek bi lerro proposatzen ditu erabiltzaileekin elkarreraginean aritzeko:

Argitaratu zure proiektua correossampling.com webgunean; hauxe da markarentzako gunea, erabiltzaileei produktua aurkezteko eta probatzera gonbidatzeko. Erabiltzaileak hobeto hautatzeko, gehienez lau galdera zehatz ditzakezu interesdunek erantzuteko. Gainera, segmentazio-aldagai guztiak izango dituzu erabilgarri, produktuaren lagina aurkezteko erabiltzaileak hautatzeari begira.

Behar izatekotan, zure bidalken picking eta packing urratsak egiten lagunduko dizugu.

Correosek kanpainako bidalketen jarraipena egingo du, baita sare sozialetan horiek izandako eraginarena ere.

Gainera, kanpaina osteko galdetegi bat egin diezaiekezu produktuaren lagina jaso duten erabiltzaileei. Horri esker, beharrezkoak edo interesgarriak diren alderdiei buruzko erabiltzaileen iritzia eskuratu ahalko duzu.

 

Argitaratu deskontu-kupoia Correossampling.com webgunean bezeroak edo lehen erosketa bat erakartzeko, eskaintza erakargarrien bidez. Izan ere, frogatuta dago deskontuek erostea sustatzen dutela. Zure jardueraren arabera, zerbitzua ezagutzeaz gain, eskaintzen dituzun beste zerbitzu batzuetan ere bezeroa interesatzea lor daiteke, nahiz eta promozioarekin lotuta ez egon. Azkenik, marka ezagutarazten du. Erabiltzaileei kupoi batek arreta deitzen badio, erostea pentsatzeaz gain litekeena da bere lagunekin ere komentatzea. Horri esker, berez partekatuko ez den informazioa partekatzen da.

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu gure aldetik, eskatu informazioa.
Correos Sampling
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...