Carta Certificada (Gutun Ziurtatua)

Konfiantza eta babesik handiena bidalketarik garrantzitsuenetarako.

Prezio honetatik hasita:

4,87 euro

BIDALI NAZIONALA BIDALI NAZIOARTEKOA
Carta Certificada (Gutun Ziurtatua) Prezio honetatik hasita: 4,87 euro BIDALI NAZIONALA

Zerbitzu gehigarriak

Jasotze-oharra

Entregatu izanaren idatzizko berrespena, bidalketa noiz eta nork jaso zuen jasota gera dadin.

Ikusi helmugako herrialdeak

Diru-itzulketa

Jaso zure bidalketen kobrantza modu seguruagoan, errazagoan eta fidagarriagoan. Correosen hartzaileak aurrez ordaindutako eta bidalketan agertzen den kopurua itzuliko dizugu.

Entregaren Froga Elektronikoa (PEE)

Entrega ziurtatuaren frogagiri digitala.
INFORMAZIO GEHIAGO

Adierazitako balioa

Bidalketa bakoitzari aplikagarria da, eta kalkulatzeko salgaiaren balioaren portzentajea erabiltzen da. 
INFORMAZIO GEHIAGO

Ziurtagiriak

Erregistratutako bidalketetarako, entrega-ziurtagiriaren zerbitzu gehigarria, beharrezkoa den helburuetarako jasota gera dadin, eta hirugarrenen aurrean legezko balioa izan dezan. 

Itzuleraren edota helbide-aldaketaren eskaera

Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu.
INFORMAZIO GEHIAGO

Igorleak paketea berriz bidaltzeko eskaera egitea

Gainera, bidalketak berriro bidaltzea eska dezakezu. Bidalketa bidez ordaintzen da, ez sorta bidez, eta, telegrafo bidez egiten bada, dagokion zerbitzu telegrafikoaren prezioa ordaindu beharko duzu.
Hautatu BIDALI eta erregistratu gutunak aurrez online edo etorri edozein bulegotara.
Adierazi bidali nahi duzun gutun-mota, bete datuak eta adierazi zerbitzu gehigarriren bat gehitu nahi duzun.
Ordaindu banku-txartel edo PayPal bidez, edota edozein bulegotan.
Inprimatu etiketak gutunak identifikatzeko bilketa kudeatu edo bulegora eraman baino lehen.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Carta Certificada datu pertsonalak dauzkaten dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko aukerarik onena da, hala nola, kontratuak edo sinatutako aurrekontuak.

  • Segurtasunik handiena: bidalketak banaka identifikatu eta erregistratzen dira barra-kode bakarrarekin.
  • Bermearekin: bidalketa helmugara iristen denean, hartzaileak sinatu behar du jaso ahal izateko. Entrega ezin bada egin, postontzian ohar bat utziko dugu adierazitako bulegoarekin bidalketa 15 egun igaro baino lehen jasotzeko. 
  • Zure lasaitasunerako: kontsultatu dohainik gutunaren jarraipena eta kontrola bidalketa-bilatzailearen bidez. 
  • Zure beharretara egokitua: bidalketa nazionaletarako eta nazioartekoetarako erabilgarri gure bulegoetan edo online.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri batek ere ezin du 90 cm gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri batek ere ezin du 10 cm baino txikiago izan.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala 2 kg gainditu! 

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Nazionala bada, CERTIFICADO” adieraziko da etiketan, bidalketaren aurrealdeko goiko ezkerreko izkinan.
  • Nazioartekoa izanez gero,RECOMMANDÉ / CERTIFICADO” eta “PRIORITARIO / PRIORITYadieraziko da alde berean kokatu behar den etiketan.
  • Gogoan izan etiketa sortzeko eta bidalketa ordaintzeko hona joan zaitezkeela.
Kontsultatu nazioarteko eremuak eta nola banatzen diren

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gugan konfiantza duzula, eta hori da gure esker ona adierazteko modua:

Bidalketa nazionaletarako bermeak:
Bidalketa hondatzeagatik:
  • Jazoera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: Gutxienez 7 egun eta gehienez 4 hilabete bidalketa onartzen den datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: 2021/06/27tik aurrera, kalte-ordaina izango da ordaindutako tarifa bider 10, gehi aitortutako balioa, kontratatu bada. Data hori baino lehen, kalte-ordaina 30 eurokoa zen, gehi kontratatutako aitortutako balioa.
  • Ezbeharra jazotzen bada, honako zenbateko hauetako zenbatekorik txikiena ordainduko zaizu:
    • Adierazitako balioa.
    • Galdutako objektua birjartzea.
    • Kaltetutako objektua konpontzea.
  • Baldintzak: beharrezkoa da hondatzeari  buruz bidalketa jasotzerakoan berri ematea. Bestela, bidalketa egoera onean entregatu dela izango da kontuan. Produktua entregatu eta gero ez dugu onartuko horri  buruzko kalte/hondatze edo eduki faltaren erreklamaziorik.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: bilgarriaren eta hondatutako edukiaren argazkiak eskatu ahal izango dizkizugu, kaltea eta bidalketaren osotasuna ziurtatzeko eta bilgarri egokia zuen egiaztatzeko. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta  bilgarri egokiena eskain diezazukete Correoseko langileek.
  • Asegurua edo adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
Bidalketa galtzeagatik:
  • Jazoera edo erreklamazioa aurkezteko epeak: Gutxienez 7 egun eta gehienez 4 hilabete bidalketa onartzen den datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: 2021/06/27tik aurrera, kalte-ordaina izango da ordaindutako tarifa bider 10, gehi aitortutako balioa, kontratatu bada. Data hori baino lehen, kalte-ordaina 30 eurokoa zen, gehi kontratatutzat jotako balioa.
Nazioarteko bidalketetarako bermeak:
Bidalketa hondatzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 15 egun eta gehienez 6 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: gehieneko zenbatekoa tarifa + 30 IEB edo tarifa + Adierazitako balioa, baldin eta asegurua kontratatu baduzu; horren gehieneko estaldura 3000 €-kea da.
  • Baldintzak: edukiaren osotasuna bermatzen duten gutun-azalak eta bilgarriak erabili behar dituzunez, Cortesek behar guztietara egokitzen diren produktuen aukera zabala eskaintzen dizu. Gogoan izan igorlearen eta hartzailearen datuak bilgarrian toki ikusgarri batean jarri beharko direla.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
  • Kontratua duten bezeroek bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko dituzte. 
Bidalketa galtzeagatik:
  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 15 egun eta gehienez 6 hilabete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: gehieneko zenbatekoa tarifa + 30 IEB edo tarifa + Adierazitako balioa, baldin eta asegurua kontratatu baduzu; horren gehieneko estaldura 3000 €-kea da.
  • Baldintzak: edukiaren osotasuna bermatzen duten gutun-azalak eta bilgarriak erabili behar dituzunez, Cortesek behar guztietara egokitzen diren produktuen aukera zabala eskaintzen dizu. Gogoan izan igorlearen eta hartzailearen datuak bilgarrian toki ikusgarri batean jarri beharko direla.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
  • Kontratua duten bezeroek bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko dituzte. 

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.