Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.
Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali
Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua
Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali
Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik
Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera
Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez
Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa
Bidal itzazu dokumentuak, fakturak, informeak, etab. gutunazal itxi batean hartzailearen helbidera, postontzian sartzeko. Edozein helmugara fidagarritasun handienarekin.
Nork merkaturatzen du
Dokumentuen, fakturen, informeen etab. bidalketa, gutunazal itxi batean hartzailearen helbidera, postontzian sartzeko. Helmuga nazional eta nazioarteko helmuga guztietara, fidagarritasun handienarekin.
Ezaugarri fisikoak:
Gehieneko neurriak:
Gutxieneko neurriak:
Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.
Pisua: Gutunak gehienez 2 Kg-ko pisua onartzen du.
Korrespondentzia normalizatua:
Normalizazioak abantaila ugari eskaintzen ditu, bai Correosentzat, bai bezeroarentzat. Normalizatutako bidalketak automatikoki maneiatu daitezke eta honek Correosentzat kostu txikiagoa suposatzen du; Kostu hau bezeroaren bidalketei aplikatutako tarifan islatzen da, hau dela medio txikiagotu egingo dena. Korrespondentzia normalizatutzat har dadin, baldintza hauek bete beharko ditu:
Egokitzapena:
Bezeroak, edukiaren osotasuna bermatzen duten gutunazal eta bilgarriak erabili ditzake. Xede honekin, Correosek bilgarri modelo ugari eskaintzen dizkizu, zure premietara egokitzen direnak: gutunazalak, kaxak, aurreordaindutakoak, etab. Bidalketa ixten denean, igorlearen eta hartzailearen datuak ikusgai dagoen toki batean jarri beharko dira bilgarrian. Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako eta eduki komertziala duten gutunek, DA 1 inprimakia betea eramango dute.
Entregatzeko epeak:
-Nazionala Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %93a 3 egun baliodunetan entregatzen da.
-Nazioartekoa: Herrialdearen arabera.
Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.