ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Notificaciones Administrativas

Jaso izanaren legezko frogarekin, Erakunde Publikoei soilik zuzendutako zerbitzua.

Erakunde Publikoetatik datozen bidalketa ziurtatuak (entrega sinadura bidez) entrega-froga fisiko edo era elektronikoa duena eta etxean entregatzeko bi saiakerarekin, legezko errekerimenduaren arabera.

  • Arloa: Nacional (España y Andorra).
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: 1-4 egun baliodunen artean (bidalketen %93ean).
  • Tarifa: Kontsultatu Correosen Zerbitzu Komertzialekin.
Correos

Nork merkaturatzen du

Beren legezko komunikazioak jaso izanaren froga behar duten erakunde publikoentzako, administrazio- eta lege-erakundeentzako produktua da soilik. Bidalketa ziurtatuak dira (entrega sinadura bidez) eta bi saialdi dituzte etxean entregatzeko. Lehen saialdia 15:00ak baino lehen egin bazen, bigarrena beti izango da ordu horren ostean, lehengoarekiko 3 orduko aldearekin gutxienez (eta alderantziz). Bigarren saialdia hiru eguneko epean egingo da, lehen saialditik zenbatzen hasita. Hala, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak (2016ko urriaren 2tik indarrean) eskatzen dituen baldintzak betetzen dira. Aipatu legeak beste bi zerbitzu hauek ere hartzen ditu barnean: entrega-froga, hartu izanaren berme bezala, hartu-agiri edo entrega-froga elektronikoaren bitartez; eta jakinarazpenen entregen kudeaketa.

Produktu hau kontratatzeak honako zerbitzu hauek ditu berekin, doan: Aviso de recibo eta Gestión de entrega de Notificaciones.

Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %93a 3 egun baliodunetan entregatzen da.

16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

Bidalketa masiboen kasuan, epeen konpromisoak bezeroarekin adostuko dira.

Jardunbide logistikoa.

Egokitzapena: bidalketaren aurrealdean «Jakinarazpena» produktua identifikatzen duen etiketa bat egon beharko da eta honen azpian, tamaina txikiagoko karakteretan, dagokion ekintza (zitazioa, errekerimendua, ebazpena) eta «Espediente zk....» oharra edo jakinarazten den ekintza identifikatzen duen beste adierazpen bat. Bidalketa bakoitza barra-kode bat duen etiketa itsasgarri batekin identifikatuko da.

Onarpena: Bidalketa hauen onarpen bideak honakoak dira:

  • Correosen posta-bulegoak.
  • Fitxategi elektroniko bidez.

Bidalketen entrega: Bidalketak ziurtatu bezala identifikatzen dituen funtsezko ezaugarria, entregari dagokiona, hau beti hartzailearen edo baimendutako pertsonaren sinadura bidez gauzatzen dela da, bai hartzailearen etxean, bai Correosen posta-bulegoan.

Jakinarazpenen entregaren bereiztasunek, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen eskaerei erantzuten dizkiete, Administrazioaren komunikazioak partikularrei edo interesdunei egiteari dagokionez. Hauek dira:

  • Alde batetik, bidalketek hartu-agiria edo PEE izan behar dute, jaso izanaren froga fede-emailearen baldintza betetzeko.
  • Bestalde, lehenengo aldiz ezin izan bada entregatu etxean entregatzeko bigarren saiakera egitea, lehenengoaren ordu ezberdinean. Bi saiakeretan entrega ezin bada burutu, Correosek jakinarazpenak zerrendan jarri beharko ditu, ezarritako epean, 7 egun natural: xede horrekin, hartzaileari iriste-abisu bat utziko zaio honi dagokion etxeko postontzian. Honetan, posta-bulegoa eta jakinarazpenaren Posta-bulegoko egonaldi epea adierazi beharko dira, baita aipatutako bigarren entrega saiakeraren egoera ere. Abisu hau hartzailearen etxeko postontzian utziko da.

Ez da bigarren entrega saiakerarik egongo, interesdunak edo honen ordezkariak jakinarazpena errefusatu edo ukatzen badu, honen helbidea zuzena ez bada, hartzailea ezagutzen ez bada, honen heriotza edo antzeko kasuetan, bigarren saiakera hau era objektiboan bidegabea egingo luketenak.

Posta-operadorearen langileak, beti adierazi beharko du bere sinadura eta identifikazio zenbakia, hala balegokio, jakinarazpenari eta iritsi izanaren abisuarekin batera doan hartu-agirian.

Jakinarazpen guztiek, entregari buruzko jarraipena eta kontrola doan egiteko aukera dute orrialde honetan: www.correos.es.

 



Produktuaren ezaugarriak

Pisua (g-raino)
 Idatzi zure igorpenaren pisua.
   Normalizatua
 Markatu laukia igorpena normalizatua bada: Gutunazalak: 14x9 cm. eta 23,5x12 cm. Txartelak: 14x9 cm. eta 23,5x12 cm. Kontsultatu igorpenen formatuei buruzko arauak, eta pisua/bolumena onartzeko irizpidea.
Jatorria
 Aukeratu zure igorpenaren jatorria.
Helmuga
 Aukeratu zure igorpenaren helmuga.
Zerbitzu osagarriak

Entrega-kudeaketa (jakinarazpenaren bidez)
(Akordio bereziekin) Entrega-kudeaketa (jakinarazpenen bidez)
Hartu-abisua.
Igorpenaren hartzaileak izenpetutako entrega-froga.
Informazioa jakinarazpenaren bidez itzultzea
Zerbitzu honek Jakinarazpenaren entrega-emaitzaren informazioa ematen du.
P.E.E.
Prueba de entrega electrónica
Tarifa kalkulatu

Onarpen-jatorria 
Kopurua

Notificaciones Administrativas
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...