ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Egunkariak eta Aldizkako Argitalpenak

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Nacional/Internacional Envío de publicaciones

Egunkariak eta aldizkariak edozein helmugatara bidaltzea prezio lehiakorren truke.

Epe jakin batean argitaratzen diren, ale bakoitzak izenburu berdina duen eta mota ezberdinetako edukia duten argitalpenetarako. Produktu hau erabiltzeko, enpresa igorlearen argitalpen guztiek Correosen baimena behar dute.

  • Arloa: Nacional (incluido Andorra) e Internacional (países que lo admitan).
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: Helmugaren arabera.*
Correos

Nork merkaturatzen du

Produktu hau argitaletxeek edo enpresa banatzaileek bakarrik erabil dezakete, eta aurretiaz Correoseko Merkataritza Zerbitzuek baimendu behar dute. Baimen hori egunkariak zein aldizkariak duen izenburu edo "goiburu" bakoitzeko ematen da. Horretarako, argitalpen horrek "Aldizkako Argitalpen" postaltzat hartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen da Correosen.

Nazioartekoa: Herrialde guztiak Serbia eta Montenegro ezik.

Esparrua:

Nazionala:

-A eremua: jatorrizko udalerrian barnera, probintzietako hiriburuetara, Correosen administrazioak dituzten udalerrietara eta Correosek zehaztutako 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietara zuzendutako bidalketak.

Destinos Poblaciones - Anexo B   PDF  (67 KB)

-B eremua: gainerako helmugak.

 

Nazioartekoa:

-1. eremua: Europa (Groenlandia barne) 

-2. eremua: Zerbitzua eskaintzen duten gainerako herrialdeak.

 

Ezaugarri fisikoak: 

Gehieneko neurriak:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + altuera + zabalera = 90 cm, eta handienak ezin du 60 cm baino gehiago izan.

Gutxieneko neurriak:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm-ko tamainan.

Pisua: 2 kg arte. 

Bidalketen onarpenari buruzko oinarrizko informazioa:

  • Gutxienez 50 ale bidalketa bakoitzean, nazioartekoak eta nazionalak gehituta.
  • Honelako bidalketa txikiak Correosen edozein bulegotan egin daitezke. Bidalketa handiak egiteko, Correosen Onarpen Masiboak Hartzeko Zentroetara jo beharko da. Probintzia guztietan daude.
  • “Aldizkako Argitalpenen” posta-tarifa  argitaletxeek edo enpresa banatzaileek bakarrik erabil dezakete, eta betiere aurretiaz Correoseko Merkataritza Zerbitzuek baimendu badute. Baimen hori egunkariak zein aldizkariak duen izenburu edo "goiburu" bakoitzeko ematen da. Horretarako, argitalpen horrek aldizkako argitalpen postaltzat "hartzeko" baldintzak betetzen dituen ala ez aztertuko da.

Kalifikazio-baldintzei buruzko informazioa

Ikuspuntu postal batetik begiratuta, honako hauek bakarrik izango dira “Aldizkako Argitalpenak”: egunero argitaratzen diren egunkariak eta informazio orokorra jasotzen duten bestelako argitalpenak; gai espezializatuei, teknikoei, zientifikoei eta profesionalei heltzen dietenak; edo irakurle zehatz batzuei zuzenduta daudenak. Eta, betiere, Correosek ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hona hemen baldintza horietako batzuk:

  1. Argitalpeneko testuaren arabera:
    • Ale guztiek izenburu bera izatea.
    • Edukiak (testuak eta artikuluak) gai ezberdinei buruzkoak izatea.
    • Publizitatea eduki osoaren 2/3ak baino gehiago ez izatea (enkarteak barne).
    • Orrialde zenbakituak izatea.
  2. Argitalpenaren aldizkakotasunaren arabera:
  • Gutxienez, hiru hilean behin argitaratzea
  • Urteko gutxieneko inprimaketa-kopurua: 1.000 ale
  1. Argitaletxeei eta enpresa banatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak:
  • Espainian edo Europar Batasuneko beste herrialde batean editatzea eta inprimatzea.
  • Argitalpenak lege-gordailu zenbakia izatea, ISSN edo NIPO, eta argitalpenean zenbaki hori egotea.
  1. Argitalpenarekin batera entregatu ahal diren edukien arabera:
  • Eranskinak: Erantsitako atal berezi bat da. Horren testuak eta artikuluak argitalpeneko gai berari buruzkoak badira, argitalpenaren zati bat dela ulertzen da (adibidez, astero argitaratzen diren eranskinak)
  • Enkarteak: Orria edo orri-multzoa, aske edo argitalpenean bertan lotuta egon daitekeena, baina formatu desberdina duena. Publizitatea edo promozioak izan ohi dituzte, eta produktuen laginak izan ditzakete. Publizitatea edo promozioak izan ohi dituzte, eta produktuen laginak izan ditzakete. Argitalpen bakoitzeko enkarte kopurua mugagabea da, baldin eta horren gainerako publizitateari gehituta edukiaren 2/3 ez badu gainditzen. Enkarte horien tamaina argitalpenaren tamaina berekoa edo hura baino txikiagoa izango da beti.
  • Lagina/Sachet (poltsatxoa): Behin bakarrik erabiltzeko lagina, argitalpenean edo enkartean itsasten dena. Gehienez ere 3 lagin egon daitezke argitalpen bakoitzean (enkartea ere kontuan hartuta). Argitalpena edo enkartea baino txikiagoak izan behar dute, 50 g baino gutxiago pisatu eta, gehienez ere, 5 milimetroko lodiera izan.

Bidalketen prestaketa: 

  • Bidalketak edukia egiaztatu ahal izateko moduan prestatu behar dira.
  • Bidalketak gutun-azal itxietan egiten badira, "Posta ikuskaritzarako, hemendik ireki” oharra eramango dute hegaletako batean.
  • Plastikozko bilgarriak onartu ahal dira, baldin eta bidalketaren atzealdean zerrenda opaku edo zuri bat badaramate, inprimatze ezabaezina ahalbidetzen duena, bai mekanikoa, bai eskuz idatzitakoa.

Entrega:

  • 800 gramo baino gutxiagoko bidalketak: hartzailearen etxeko postontzian utziko dira.
  • 800 gramotik gorako bidalketen kasuan, oharra utziko zaio hartzaileari bidalketa bere helbideari dagokion Correos bulegoan jaso dezakeela jakinarazteko. Hartzaileak hala eskatzen badu, bidalketa etxean entregatuko zaio, "Entrega a domicilio de envíos" zerbitzu osagarriari dagokion zenbatekoa ordainduta.

Entrega-epeak:

- Nazionala: Entrega 4 egun baliodunetan bidalketen % 90ean. Bidalketak 16:00ak baino lehen utzita arratsaldeko txanda duten bulegoetan, eta 14:30ak baino lehen, berriz, goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

-Nazioartekoa

  • Europa: 3 eta 8 egun baliodun bitartean (batezbesteko epea jatorriaren / helmugaren arabera).
  • Gainerako helmugak: herrialdearen arabera.

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu gure aldetik, eskatu informazioa.

Egunkariak eta Aldizkako Argitalpenak
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...