ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos-eko Turismo Agentea

Gure turismo agenteak

CORREOS-ek ulertzen du turismo esparruaren berebiziko balioa. Horregatik, negozio lerro bat garatu du, non produktu produktu nagusia nazioarteko zigilua den, Correos-eko beste merchandising produktuekin batera.

    Correosek postontziak ditu banaturik Kanal Turistikoaren bidez Espainiako hiri askotako establezimenduetan; haietatik, gutunak eta posta-txartelak bidal daitezke munduko edozein bazterretara.

    Gutunak eta posta-txartelak beren helmugara iritsiko direla bermatzen du Correosek, helmuga nazionala zein nazioartekoa izanik ere; horretarako, Correosen zigilua izan behar dute itsatsita.

    Itsasten diren Correoseko zigiluek baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Zein herrialdetan jaulki den azaltzen du: Espainia
    2. Zein erakundek jaulki duen azaltzen du: Correos
    3. “Ñ” hizkia agertzen da zigiluaren eskuineko oinean
    4. Inprenta oinean, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren egiaztapena darama
    5. Zigiluaren prezioa eurotan edo letretan, dagokion tarifaren arabera
    6. Tamaina: 40,9 x 28,8 mm / 24,5 x 35 mm
    7. Fosforoaren bereizketa, paperean bertan edo inprimatzeko tintan

    Zigiluek Espainia osorako balio dute, eta Correosen Espainiako tarifei lotuta daude beti.  

    Frankeoaren balioa: zenbakizkoa izan daiteke, eurotan adierazia, edota letrazkoa, lau tarifa-mota (A, A2, B eta C) arte, jakinarazpenak nora bidaltzen dituzun arabera:

    • A tarifa: 20 g arteko gutun edo posta-txartel nazional “normalizatuak”.
    • A2 tarifa: 50 g arteko gutun edo posta-txartel nazional arrunt “ez normalizatuak”.
    • B tarifa: Europara zuzendutako (Groenlandia barne) 20 g arteko nazioarteko gutun edo posta-txartel arrunt “normalizatuak”.
    • C tarifa: Munduko gainerako tokietara bidaltzen diren 20 g arteko nazioarteko gutun edo posta-txartel arrunt “normalizatuak”.

    Tarifei buruzko xehetasun gehiago ikusteko

    Kontsultatu indarreko tarifa orokorrak.

    Jarduera hau guztia TURISMO AGENTEAk gauzatzen du, turismo esparrua ezin hobeto ezagutzen duten enpresek, zerbitzu hau berma handienarekin aurrera eramateko gaitasun teknikoa eta antolakuntza dutenek.

    Horretarako, CORREOS-ek AGENTEAri hornitzen dizkio zigilu ofizialak, turismo esparru nazionala sustatzen dutenak. AGENTEAren sustatzeko eta saltzeko jarduera honek beti dauka CORREOS-en laguntza, esparruko hainbat behar asetzeko diseinatutako postontzi berezien bidez. Postontzi hauek establezimenduetan jarriko dira, liburuxka, poltsa eta beste produktuekin batera.

    CORREOS-ek, turismo agenteek egindako jarduerarekin batera, jomugako herrialdeetako entrega bermatzen du. Zerbitzuaren kalitateak Marca Españaren irudia sendotzen du. Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia dira bisitatzen gaituzten turisten herrialde nagusiak.

    CORREOS-ekin lan egiten duten Turismo Agenteen zerrenda ondoko honetan ikus dezakezu.

    Deskargen atala

    Partekatu zure sareetan