Giro Internacional (Nazioarteko Igorpena)

Bidali dirua mundu osora, arriskurik eta arazorik gabe.

Hemendik

4,95 €

Zerbitzu gehigarriak

Jasotze-oharra

Entregatu izanaren idatzizko berrespena, bidalketa noiz eta nork jaso zuen jasota gera dadin.

Ikusi helmugako herrialdeak

Entrega eskura

Entrega berretsita, hartzailearen eskuetan bertan. Beharrezkoa da Correos-eko bulegoan berrestea xede-herrialdeak zerbitzua onartzen duela.
Zatoz gure Correoseko bulegoetara, eta ekarri bidali nahi duzun zenbatekoa. Ez ahaztu zure identifikazio-agiria!
Eman baimendutako hartzailearen datuak eta helbidea, bildu dezan. Dirua adierazitako pertsonari bakarrik emango diogu, zure bidalketaren segurtasuna bermatzeko.
Aukeratu entrega-modalitatea, arrunta edo presazkoa, eta bidali helbide edo posta-bulego batera. Gogoratu presazko igorpena bulegoan bakarrik entregatuko dela. 

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Giro Internacional zerbitzuarekin, mugak gainditu eta ordainketak egin ahal izango dizkiezu edozein herrialdetako pertsona edo enpresei, baldin eta Correosekin akordioa badute, beti eskaintzen ditugun segurtasun eta berme guztiekin.

Gainera, hartzaileari ez diogu atxikipenik egingo eta herrialde bakoitzak abonamendu mota eta moduei dagokienez indarrean dituen mugapenak kontuan hartuko ditugu.

Bidalketaren xehetasunak

Zerbitzu guztiz pertsonalizatua eta zuri egokitua:

Entrega modalitatea:

  • Giro UPU Electrónico IFS (berehala jasotzeko): minutu gutxitan entregatzen da.

Ordaintzeko moduak:

  • Eskudirua.

Igorritako zenbatekoak:

  • Gehienekoa: 2.499,99 € edo horren balioa atzerriko monetan.
  • Gehienezko zenbatekoa helmugako herrialdearen arabera alda daiteke.

Eta hori ez da guztia!

Gainera, 140 karaktereko komunikazio pribatua sar dezakezu, kostu gehigarririk gabe.

Honako herrialde hauek eskaintzen dute zerbitzu hau: 

Kolonbia Kuba Maroko Uruguai Peru Portugal Txile Ekuador Paraguai

Bermeak eta entrega-epeak

Correosek eskaintzen dituen berme guztiekin.

Entregatzeko epea:

Gehienez ere 15 minutuan, onartu ondoren, bidali duzun dirua jaso ahal izango du hartzaileak, dirua trukatzen duzun herrialdeekiko ordu-diferentzia kontuan hartuta. Dirua trukatzen den herrialdeekiko ordu-diferentziaren menpe egongo da ordutegia.

Prezioa

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.