Paq Light Internacional (Nazioarteko Paq Arina)

Leku guztietara iristen diren bidalketa arinak.

Hemendik

14,24 €

BIDALI
Paq Light Internacional (Nazioarteko Paq Arina) Hemendik 14,24 € BIDALI
Hautatu BIDALIeta erregistratu aurretik online zure bidalketak prozesua azkartzeko, edo etorri gure bulegoetako batera.
Adierazi zer bidalketa mota egin nahi duzun, bete datuak eta azaldu beste zerbitzu gehigarririk sartu nahi duzun.
Egin ordainketa banku-txartelarekin, PayPal-ekin edo gure bulegoetan.
Inprimatu etiketakpaketeak identifikatzeko eta eraman Correoseko gure bulegoetako batera.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Paq Light Internacional aukera onena da oso urrun iritsi behar duten bidalketetarako:

  • Lehentasunezkoa: etxean entregatzea, sinatzeko beharrik gabe eta lehentasunez.
  • Zure lasaitasunerako: barne du zure bidalketaren jarraipen informatizatua eta informazio itzulketa. Gainera,Kontratua duen Bezeroa bazara eta zure paketea bere jomugara heltzen dela ziurtatu nahi baduzu, gorabeheren kudeaketa eta informazio itzulketa eska dezakezu.
  • Edonora: nazioarteko bidalketetarako.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Produktu ugari ditugu gure Online dendan eta Correoseko bulego guztietan!

Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm; neurri batek ere ezin du 60 cm gainditu.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 15 x 10 x 1 cm.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm; neurri batek ere ezin da 10 cm baino txikiago izan.

Eta ez dezala pisu errealeko 2 kg gainditu!

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Gogoratu hemen bertan etiketa sortu eta bidalketa ordain dezakezula.

Eta helmugako herrialdeari dagokion eremua:

  • A eremua: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Irlanda, Italia, Jersey Uhartea, Luxenburgo, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua, Suedia, Suitza.
  • B eremua: Zipre, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Errusiar Federazioa, Finlandia, Hungaria, Islandia, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Serbia, Turkia.
  • C eremua: Aruba, Barbados, Brasil, Kanada, Mexiko, Dominikar Errepublika.
  • D eremua: Saudi Arabia, Australia, Txina, Hego Korea, Georgia, Hong Kong, Indonesia, Israel, Japonia, Libano, Malaysia, Zeelanda Berria, Singapur eta Thailandia.
  • E eremua: Egipto, Hegoafrika eta Swazilandia.

Garrantzitsua! Gogoratu bidalketa hauek ezin direla igorri Apartado Postal edo Correosen Zerrendetara.

Bermeak eta entrega-epeak

Paq Light Internacional paketeak ez du kalte-ordainik. Entrega-epea bermatuta egotea behar baduzu, probatu gure Paq Premium Internacional aukera.

Aurkitu hurbilen duzun Correoseko bulegoa eta ekarri zure bidalketa, ahalik eta lasterren entregatuko dugu:

  • Europa: 3-5 egun.
  • Errusia: 9 egun edo gehiago.
  • Amerika: 5-8 egun.
  • Asia: 6-8 egun.
Nazioarteko pakete zerbitzuen baldintzak - 2019ko urria

Prezioak

Eskaintza pertsonalizatua egitea nahi baduzu, hitz egin dezagun.