Helmuga guztietara iristen da eta izugarri sinplea da.
Hemendik
0,75 €
Kontratua duten bezeroentzako.
Eskatu zerbitzu hau Correosek zure bidalketak eremuen eta posta-kodeen arabera ordenatzeko. Hori ezinbestekoa da onarpen masiboko unitateetan korrespondentzia aurkezteko.
Bidalketaren itzulera egiteko edota helbide postala aldatu nahiz zuzentzeko eska dezakezu. Eskakizuna telegrafo bidez egiten bada, zerbitzu telegrafikoari dagokion prezioa ere ordaindu beharko duzu.
Zerbitzu hau bidalitako gai bakoitzeko eskaintzen da, ez bidalketa sorta bakoitzeko.
Kontratua duten bezeroentzako
Zure izenean kudeatzen ditugu itzulketak.
Kontratua duten bezeroentzako
Sorta masiboen bidalketen kasuan, zure izenean kudeatzen ditugu bidalketa arrunten itzulketak eta telematikoki jakinaraziko dizugu itzulketen arrazoia.
Gainera, etxera bidaliko dizkizugu itzulitako bidalketak eta sailkatu egingo ditugu itzulketen arrazoiak, haiei buruz jakinarazi baino lehen.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzen dizugu.
Kontratua duten bezeroentzat.
Zure helbideen kalitatea optimizatzeko tresna ezin hobea eskaintzen dizugu; horrela, zure kanpainak bezerogaiengana iritsiko dira. Normalizazioa eskuz edo automatikoki egin daiteke. Helbide-fitxategiak formatu estandarrean aztertu eta zuzentzen ditugu, eta zure datu-baseak aberastuko ditugu merkataritza-komunikazioak hobetzeko.
Kontratua duten bezeroentzako.
Zure paketeak etxean edo biltegian jasotzen ditugu. Erabilgarritasuna bidalketaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoa da.
Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:
Gehienez:
Gutxienez:
Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.
Eta ez dezala 2 kg gainditu!
Bestela, normalizatutako bidalketen aukera hauta dezakezu. Formatu egokitua duenez, automatikoki trata ditzakegu kostuak murrizteko eta prozesua sinplifikatzeko:
Jada guri nora bidali nahi duzun esatea besterik ez zaizu geratzen:
Bidalketa ahal bezain laster entregatuko dugu.
Kokatu hurbilen duzun Correosen bulegoa eta ekarri zure bidalketa 16:00ak (arratsaldean ere irekita dauden bulegoetarako) edo 14:30ak (goizean soilik irekita dauden bulegoetarako) baino lehen. Denbora honetan entregatuko dugu: