Nexo plataforma multikanala

Plataforma bakarra zure komunikazio guztientzat.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Nexo plataforma multikanala aukera bikaina da komunikazio guztiak modu bateratuan eta leku bakar batean kudeatu nahi dituzten enpresentzat. Horrela, dokumentu fisiko nahiz elektronikoak sor daitezke, kanal oroko kudeaketa-sistema baten integrazioaren bidez:

  • Erabiltzaile eta produktu anitzeko kudeaketa.
  • Web-integrazioa.
  • Erabiltzaile nahiz administratzaileen profil anitzak.
  • Sortutako edukia azaltzeko aukera.
  • Gastuaren kontrola.
  • Neurrirako txantiloien diseinua.
  • Bezeroaren araberako pertsonalizazioa.
  • Workflow-ak sortzeko aukera.

Gainera, zerbitzuaren bidez, bezeroen transakzio-postaren bidalketa fisikoak nahiz elektronikoak kudea ditzakezu: 

  • Gutun arruntak eta jakinarazpenak: inprimatzea, gutun-azaletan sartzea eta posta-operadoreari entregatzea banatzeko.
  • Burofaxa: dokumentu garrantzitsuenen bidalketa, modu seguru eta egiaztatuan entrega daitezen, sinadura bidez.
  • SMSa: informazio labur, zehatz eta interesgarria bidaltzeko.
  • Egiaztatutako SMSa: hirugarrenen aurrean baliozkoa.
  • E-posta: barne komunikazioak edo publizitate-kanpainak bidaltzeko.
  • E-posta egiaztatua: konfiantzako hirugarren bati komunikazio egiaztatuak bidaltzeko.
  • Kontratuen sinadura elektronikoa: OTP edo kualifikatutako sinadura bidez.
  • Bestelako zerbitzuak: web-argitalpenak, landing page sortzea, fitxategi digitala…

Prezioa

Eskaintza pertsonalizatu bat egitea nahi baduzu, utz iezazkiguzu zure datuak hemengo inprimakian.