Paq Premium

Zuri egokitutako bidalketa, behar duzun tokian eta unean.

Hemendik

14,30 €

BIDALI
Paq Premium Hemendik 14,30 € BIDALI

Zerbitzu gehigarriak

Entregaren Froga Elektronikoa (PEE)

Entrega ziurtatuaren frogagiri digitala.
INFORMAZIO GEHIAGO

Entrega hartzaileari soilik

Bidalketa hartzaileak besterik ezin du jaso, beti bere burua identifikatu eta gero. Ez da onartzen erakunde edo enpresei edo hirugarren pertsonei ematea, baimen sinatua izan arren. Bi hartzaile adierazteko aukera dago.

Diru-itzulketa

Jaso zure bidalketen kobrantza modu seguruagoan, errazagoan eta fidagarriagoan. Correosen hartzaileak aurrez ordaindutako eta bidalketan agertzen den kopurua itzuliko dizugu.

Aseguruak

Aseguratu are gehiago dokumentu edo salgai garrantzitsuenak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Deskribatu zure bidalketak
Erregistratu paketeak zein hartzaileri bidali nahi dizkiozun, eta adierazi zerbitzu gehigarririk sartu nahi duzun.
Ordaindu banku-txartelarekin, PayPal bidez, gure bulegoetako batean, Correosekin egindako kontratu baten bidez edo paketea aurrez ordaindutako gutun-azal batean bidalita.
Inprimatu etiketak paketeak identifikatzeko, paketeen bilketa kudeatu edo gure bulegoetako batera eraman aurretik.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Badakigu entrega urgenteak eta eraginkorrak behar dituzula; horregatik, Paquete Premium da zure bidalketak egiteko aukerarik onena:
  • Neurrira: zure beharretara egokitua; entrega bezeroak eskatutako data eta lekuan egiten dela ziurtatzen dugu.
  • Bermearekin: etxean entregatzeko bi saiakera egiten dira sinadura bidez eta bermatutako epean. Halaber, eskura duzu entrega Correoseko bulegoetan edo Citypaq bidez. Ezin bada egin, postontzian ohar bat utziko dugu adierazitako bulegoarekin bidalketa 15 egun igaro baino lehen jasotzeko. Epeak betetzen ez baditugu, ordaindutako tarifa itzultzen dizugu.
  • Modify hartzen du barne: aldatu erraz bidalketaren entrega ordenagailu edo mugikorraren bidez zure uneko beharretara egokitzeko. Bestalde, hautatu hartzaileak ere aldaketak egiteko aukera eta egin ditzakeen aldaketak. Aukera hau entrega etxean duten paketeria-bidalketa nazional guztietarako dago erabilgarri.
  • Zure lasaitasunerako: hartzaileentzako iritsi izanaren abisua barne  Correosen APParen, e-postaren edota SMS bidez.
  • Zugandik hurbil: bidalketa nazionaletarako eta Andorra eta Portugalerako (penintsularra) bidalketetarako.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Eskuragarri dauden produktu ugari eros ditzakezu gure Online Dendan eta Correosen bulego guztietan!

Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 210 cm; neurri batek ere ezin du 120 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera = 120 cm. Diametroa = 30 cm.

Handiagoa den zerbait bidali nahi izanez gero, ez kezkatu, pixka bat gehiago ordainduz Gehiegizko Tamainaren Mugaketa gehi dezakezu:

  • Luzera + Altuera + Zabalera = 270 cm %35 gehiagogatik.
  • Neurri horiek ezin dira 170 cm baino handiago izan %35 gehiagogatik.

Gehiegizko bi tamainen mugaketak ere gehi ditzakezu %70 gehiagogatik.

Gutxienez:

  • Kutxa: 15 x 10 cm.
  • Biribilkia edo hodia: 10 x 14,5 cm-ko etiketa bat eranstea ahalbidetzen duten neurriak. Eta ezin du 2 kg baino gehiago pisatu!

Eta ezin du 30 kg baino gehiagoko benetako pisua izan! 

Pisu bolumetrikoari dagokionez, guk kalkulatuko dugu.

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Etxera: entregatzeko bi saiakera egiten dira sinadura bidez. Entrega ezin bada egin, bidalketa 15 egunez egongo da eskuragarri zugandik gertuen dagoen bulegoan. 
  • Aukeratutako bulegoa: entrega aukeratzen duzun bulegoan egiten da; horrek paketeriako entrega-gune zerbitzua izan behar du, eta bidalketa 15 egunez egongo da eskuragarri. Hartzaileari bidalketa iritsi dela jakinarazten diogu Correosen APParen, e-postaren edota SMS bidez, eta, jasotzera joaten ez bada, gogorarazteko hainbat mezu bidaltzen dizkiogu.
  • Citypaq: bidalketa Correosek hirian zehar dituen armairu adimendunen batean uzten da; horiek eguneko edozein ordutan daude erabilgarri. 

Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.

Gogoan izan etiketa sortu eta bidalketa ordaindu dezakezula izapidea arintzeko.

Zer da pisu bolumetrikoa?

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, honela eskertzen dizugu:

Paquetería nacional zerbitzuen baldintzak

Berme nazionalak:

Atzeratuz gero:

  • Gorabehera jakinarazteko edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 3 egun eta gehienez 21 egun, bidalketaren entrega-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa itzultzen da.
  • Baldintzak: entrega-epeak bidalketa 16:00ak baino lehen onartu bada soilik beteko dira. Hala ez bada, epea egun bat luza daiteke.
  • Andorra, Kanariak, Ceuta eta Melillara zuzendutako edo bertatik bidaltzen diren bidalketen kasuetan, ez da aduanako izapideari dagokion denbora zenbatuko.
Bidalketa hondatzeagatik:
  • Gorabehera jakinarazteko edo erreklamazioa egiteko epeak: entrega egin eta hurrengo 7 egun naturalen barruan.
  • Kalte-ordaina: 6,43 € fakturatutako kg bakoitzeko (6,28 € fakturatutako kg bakoitzeko, 2021ean onartutako bidalketetarako).
  • Gutxieneko kalte-ordaina 40€-koa da, soilik Paq Premium-entzat eta kontraturik gabeko bezeroentzat. Hau da,  kalte-ordainaren (aurreko formularen arabera) eta tarifaren batura 40 € baino gutxiago bada, kalte-ordaina 40 €-koa izango da. 
  • Baldintzak: gertaera-mota horien kasuan, aditu batek txosten bat egingo du bidalketaren hondatzeari dagokion zenbatekoa zehazteko.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: bilgarriaren eta hondatutako edukiaren argazkiak eskatu ahal izango dizkizugu, kaltea eta bidalketaren osotasuna bermatzeko bilgarri egokia zuen egiaztatzeko. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta bilgarririk egokiena eskain diezazukete gure langileek.
  • Asegurua edo Adierazitako Balioa duen bidalketa bat hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjarpenaren faktura eskatu ahalko dugu.
  • Kontratua duten bezeroek bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko dituzte.
Bidalketa galtzeagatik:
  • Gorabehera jakinarazteko edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 3 egun eta gehienez urtebete, bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: 6,43€ fakturatutako kg bakoitzeko (6,28€ fakturatutako kg bakoitzeko, 2021ean onartutako bidalketetarako), gehi tarifaren itzulketa.
  • Gutxieneko kalte-ordaina 40€koa da bakarrik Paquete Premium-entzat eta kontraturik gabeko bezeroentzat. 
  • Bidalketak aitortutako balioa edo arrisku orotarako asegurua badu, 6.000€ko gehieneko estaldura duena, kalte-ordaina izango da tarifa gehi Adierazitako Balioa edo Asegurua itzultzea. 
  • LCTTMk (Merkantzien Errepide Garraioaren Kontratuari buruzko Legea) araututako bidalketek asegurua daramatenez, ezbeharra jazotzen bada, honako zenbateko hauetako zenbatekorik txikiena ordainduko zaizu:
    • Adierazitako balioa.
    • Galdutako objektua birjartzea.
    • Kaltetutako objektua konpontzea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako Balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.
  • Kontratua duten bezeroek bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko dituzte.

Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster entregatuko dugu.

Lokalizatu hurbilen duzun Correos bulegoa eta ekarri zure bidalketa, egun batean edo bitan eramango dugu, jatorriaren eta helmugaren arabera.

Hautatu paketea entregatzeko nahiago duzun ordu-tartea :

  • 09:00etatik 12:00etara
  • 12:00etatik 15:00etara
  • 15:00etatik 18:00etara
  • 18:00etatik 21:00etara

(Ez ahaztu aukera hori soilik probintziako hiriburuetan eta arratsaldeko banaketa duten hirietan soilik dagoela).

 Behar duzun egunean entregatzeko.

Zeuk jartzen duzu data gure egutegian, eta bidalketa gorde egingo dugu helmugara iristeko unea iristen den arte. 

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.

Pakete bat bidaltzeko jakin behar duzuna