WEBGUNEAN SARTU ETA HURA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraituz, lege-ohar honek Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E. sozietateak (aurrerantzean, “Correos”) Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen “www.correos.es” webgunea erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu. Hau da Correos-en helbide soziala: Calle del Conde de Peñalver, 19, 28006 Madrid (España); IFZ: A83052407; Madrilgo Merkataritza Erregistroan izena emana: 16.665 liburukia, 0 liburua, 20. orria, 8. atala, M-284323 orrialdea, 1. inskripzioa ("correos.es" domeinu-izenaren erregistro-datuak: 1/M inskripzioa, goian aipatutako liburukian, liburuan, orrian, atalean eta orrialdean).
Correos posta-zerbitzuak emateko gaituta dago, Erabiltzaileen Eskubideei eta Posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legeak xedatutakoaren arabera, baita telekomunikazio zerbitzuak emateko ere, Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren arabera.
Komunikazio zuzena eta eraginkorra ezartzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke. gure inprimakiaren bidez edo 915 197 197 telefono-zenbakiaren bidez. Interes orokorreko oinarrizko izaerako zerbitzuen kasuan, hala nola posta, garraioa eta finantzarioa, erabili beharreko telefonoa 900 400 004 da.
Bezeroarentzako Arreta orria ere kontsulta dezakezu.
Onarpena
Erabiltzailea www.correos.es webgunean sartzen denean, erabiltzaile izaera berresten du, eta lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak eta bakoitza osorik eta salbuespenik gabe onestea dakar.
Lege-ohar honen edukia alda daiteke; hortaz, erabiltzailea webgunean sartzerakoan Correosek indarrean duen lege-oharraren bertsioa onetsiko da.
Baliteke www.correos.es webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk baldintza bereziak izatea eta, kasuen arabera, lege-ohar hau ordezkatzea, osatzea edota aldatzea. Aipatu zerbitzuak erabiltzeko, haien baldintza bereziak onartu behar dira. Hortaz, zerbitzua erabili baino lehen baldintza bereziak arretaz irakurri beharko ditu erabiltzaileak.
www.correos.es webgunean sartzerakoan, Correosek erabiltzaileari aditzera emandako jakinarazpen, baldintza eta jarraibide guztiak egongo dira indarrean, baldin eta lege-ohar hau ordezkatzen, osatzen edota aldatzen badute.
Zerbitzuen harpidetza
Oro har, webgunearen zerbitzuetara sartzeko erabiltzailea ez da aldez aurretik horietara harpidetu edo erregistratu behar. Hala ere, webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuetara sartu aurretik, baliteke harpidetza-galdeketa edo saio-hasiera bete behar izatea. Hori dela eta, harpidetza egiteko inprimakian emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du erabiltzaileak. Erabiltzaileak emandako informazioa mantentzeko konpromisoa eta ardura hartzen du, unean-unean bat etor dadin bere benetako egoerarekin.
Webguneko "Zenbatetik" kontzeptuan jasotako tarifek ez dute zergarik barne.
Erabilera-baldintzak
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Correos-ek www.correos.es webgunearen bidez eskaintzen dituen funtzionaltasunak eta/edo zerbitzuak erabiltzeko, legearekin, lege-ohar honekin, zerbitzu jakin batzuetarako argitaratutako baldintza bereziekin eta haren berri emandako gainerako abisu eta jarraibideekin, oro har onartutako moralarekin eta ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.
Sozietate hau da Correos identifikatzen duten eta horren webgunean agertzen den edozein motatako markaren, izen komertzialaren edo zeinu bereizgarriren jabea. Era berean, copyrightaren arabera, Correos-enak dira jabetza intelektuala ustiatzeko eskubideak. Hori dela eta, erabiltzaileak webgunean eskainitako erabileretan eta zerbitzuetan sartzeko beharrezkoa dena baino ezin izango du erabili, Correos-ek berak onartzen ez badu, behintzat.
Erabiltzaileak webguneko edukiak ez kopiatzeko, banatzeko, jendaurrean jartzeko, eraldatzeko edo aldatzeko konpromisoa hartzen du, markak, izen komertzialak edo zeinu bereizgarriak barne, eskubideen titularraren baimena ez badu behintzat. Era berean, ezin izango ditu copyrighta eta eskubideen erreserbaren datu bereizgarriak ezabatu, manipulatu, ez eta aldatu ere.
Erabiltzaileak ez ditu edukiak lortuko edo ez da horiek lortzen saiatuko. Horretarako, hala denean, eskura jarri zaizkion mekanismoak erabili beharko ditu, Interneten, oro har, erabiltzen direnak. Betiere, azken horiek webgunea edota horiek edukiak kaltetzeko edo gauzaeztantzeko arriskua ez badago.
Adingabeek aldez aurretik gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute webgune honetako informazioa eskuratzeko eta eskainitako zerbitzuak erabiltzeko.
Adingabeak ardurapean dituzten pertsonek adingabeak eskura izan ditzaketen edukiak eta zerbitzuak zehazteko ardura izango dute. Interneten bidez adingabeentzako egokiak ez diren edukietara sartzeko aukera dagoenez, erabiltzaileei jakinarazten zaie adin txikikoak sar daitezkeen edukiak mugatzeko edo kontrolatzeko programa informatikoak daudela.
Cookie-en erabilera
CORREOSek jakinarazten dizu Atarian nabigatzean “cookieak” erabiliko direla. “Cookieak” erabiltzailea webgune zehatzetara sartzean bere ordenagailuan/telefono adimendunean/tabletan deskargatzen diren fitxategiak edo gailuak dira, terminalari buruzko informazioa pilatu eta berreskuratzeko. Besteak beste, erabiltzaile batek nabigatzean dituen ohiturei buruzko informazioa pilatu eta berreskuratzeko aukera ematen dute. Hala, eskaintzen zaion zerbitzua hobe daiteke.
Erabiltzaileak bere hobespenak doi ditzake cookie-erabilerari dagokionez, edo cookieak edozein unetan onartu edo ezeztatu. Nabigatzailea erabiliz, gure Webgunean erabiltzen diren cookieak onartu, murriztu, blokeatu edo ezabatu ahalko ditu.
Webgune honen cookien erabilerari buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu gure Cookie-politika.
Ardurak alde batera uztea eta bermeen muga
www.correos.es webguneko datuak, testuak, informazioak, baldintza-pleguak, grafikoak edo estekak informatzeko baino ez dira biltzen, interesgarri suerta dakizkiekeen pertsona guztientzat. Betiere, horietan sartzeak erabiltzaileen eta Correosen arteko merkataritza-, kontratu- eta lanbide-harremanik sortzen ez badu. Webgunean eta paperean agertzen den informazioa bat ez badator, paperekoa gailenduko da. Erabiltzaileari eskatzen diogu webgune honetatik eratorritako ekintzak gauzatu aurretik, jasotako informazioa egiazta dezala gure Bezeroarentzako Arreta departamentuarekin harremanetan jarrita.
Aipatutakoaren salbuespen dira webgunearen bidez kontratatu daitezkeen zerbitzuak, horietan sartzerakoan Correosek argitaratutako eta erabiltzaileak onartutako baldintza bereziak hartu behar badira.
Ordenamendu juridikoari jarraikiz, Correos-ek ez ditu bere gain hartuko, webgunearen edukiei eta gaiei buruzko informazioa erabiltzearen ondorioz etorkizunean izan daitezkeen edozein motatako akats teknikok eragindako kalteak. Webgunearen bidez hirugarren batek eskainitako prestazioetara eta zerbitzuetara sartzeko estekak eta hipertestua ez dira Correos-enak eta ez daude haren kontrolpean. Hortaz, Sozietate honek ez du horien edukiaren ardura, ez eta informazio horrek ekar ditzakeen edozein ondorioena ere.
Correos-ek ez du bere gain hartuko erabiltzaileak webgunera sartzerakoan edota horien edukiak erabiltzerakoan aplikatutako edozein arau ez betetzearen ardura. Era berean, ez du erantzukizunik hartuko hirugarren batek Correos-enak ez izan arren webgunean agertzen diren marka-izenak, produktuen izenak, erregistratutako marka komertzialak legez kontra erabiltzen baditu.
Correos-ek ez du webgunearen funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren jarraipena bermatzen. Hala ere, ahal den heinean, gertatu aurretik ezagutzen dituen arazoen berri emango du.
Correos-ek ez du kontrolatzen, ez eta bermatzen ere, erabiltzaileak webgunearen bidez sartzen den zerbitzuetan birusik zein hirugarren batek eskainitako zerbitzuan beste elementurik ez dagoela. Elementu horiek akatsak edo softwarean zein hardwarean, eta zure sistema informatikoan dauden dokumentuetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakete.
Datu pertsonalen babesa
Gure webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Nolanahi ere, webgunean sartzen zarenean, informazioa gordetzen dute gure web-zerbitzariek, modu estandarrean, hala nola IP helbidea, zein domeinutik sartu den eta bisitaren data eta ordua. Beste alde batetik, webguneko zenbait funtzionaltasun edota zerbitzu erabili ahal izateko, informazioa eman beharko diguzu kasuan kasuko erregistro-inprimakiaren bitartez (esaterako, izen-abizenak, harremanetarako posta-helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa...). Correos-ek webgunearen pribatutasun-politikan argitaratutako baldintzen arabera tratatuko ditu datu pertsonalak, eta, hala badagokio, eskatutako zerbitzuei aplika dakiekeen datuak babesteko politikaren arabera.
Legeria eta jurisdikzioa
Webgunearen edukiari aplika dakiokeen legedia Espainiakoa izango da, baita Espainian eskumena duten jurisdikzioa, epaitegiak eta auzitegiak ere.
2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia)
2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia) betetzeko, esteka hau jartzen dugu eskura, Agintaritza eta Erakundeentzako harremanetarako gune bakar gisa.
2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia) betetzeko, esteka hau eskura jartzen dugu, 2011/93/EB Zuzentarauaren 3. artikulutik 7.ra bitartekoetan jasotzen diren legez kanpoko edukiak jakinarazteko.
2022/2065 (EB) ARAUDIA (Zerbitzu Digitalen Araudia) betetzeko, esteka hau eskura jartzen dugu, 2011/93/EB Zuzentarauaren 3. artikulutik 7.ra bitartekoetan jasotzen EZ diren legez kanpoko edukiak jakinarazteko.